Irakurtzea eta saria jasotzea, ekitea da

18.02.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina berri bat martxan jarri du. Jarduera 5etik 12 urtera bitarteko neska-mutilei eta horien ikastetxeei zuzentzen zaie. Liburutegiak hilero gai bati buruzko liburuak gomendatuko ditu eta haur liburutegiko erakustoki batean jarriko ditu. Gaiak liburutegiak edo herriko ikastetxeek edo batera aukeratuko dituzte.

Otsaileko lehen hilabete honetan, gaiak, berdintasuna, aniztasuna, generoa, rol eta lanen banaketa izango dira, martxoak 8ko eguna -Emakumearen Nazioarteko Eguna- lantzen joateko asmoz. Liburu bakoitzarekin batera irakurleak bete beharko duen orri bat joango da. Liburua itzultzerakoan, eta behin orria beteta egon ondoren, haur liburutegian, sartu beharko da, erakustokiaren ondoko kutxa batean.

Hilabete bakoitzeko lehenengo egunean irakurle bati sari-sorpresa bat emango zaio, eta eskoletako irakurketa-rankinga ezagutzera emango da. Maiatzean, liburu gehien irakurri dituzten neska-mutilen gela eta eskolari Kamishibai saio bat (antzerkiaren bidez ipuinak kontatzeko metodo japoniarra) doan eskainiko zaie.

Ekimen berri hau azken bi urteetan eta ‘Megairakurleak’ izenez indarrean izan den jarduera ordezkatzera dator. Nolanahi ere, haur eta gazteek liburuetara eta irakurzaletasunera erakartzeko helburua bere horretan mantentzen da.

Haur eta gazteentzako gunean kanpainarako jarri izan den erakustokia

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez