Mandala erakusketa jarri da ikusgai Lobianon

19.02.08
Udal Liburutegia

Martin Unanue Añibarro eibartarrak mandala izeneko hainbat lan bildu eta erakusketa jarri du Lobiano Kultur Gunean. Mandala arte modu oso aspaldikoa da. Munduan zehar tradizio espiritual ezberdinetan erabili izan den zirkulu sakratua da. Makro eta mikrokosmosaren errepresentazio eskematiko eta sinbolikoak dira, sorreraren artea adierazten dutenak eta budismo eta hinduismo erlijioek erabili izan dituztenak. Adierazpen artistiko horrek Japonian du bere jatorria eta oso antzinatik lantzen da. Marrazkion helburua bakea sortzea eta hori transmititzea izanik. Mandalak oso modu ezberdinetan sor daitezke. Erakusketa honetan agertzen diren lanak hitz baikorren idazketa agertzen dute.

Erakusketa udal liburutegiak antolatu du. Erakusketaren xedea gazteen artean bakezaletasuna, biolentzia eza, gatazkak elkarrizketa bidez bideratzea, bizikidetza eta elkartasuna bezalako baloreak lantzeko urrian gauzatutako hainbat jardueratan egindako lanak ikusgai jartzea da.

Erakusketa lanegunetan zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta larunbata eta igandeetan, 12:00etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara. Sarrera doan da. Erakusketa hau martxoaren 2ra bitartean mantenduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez