Neguko liburuaren lehiaketa abian da

19.02.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak aurtengoan ere “Neguko liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek negu honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute. Irakurle eta liburutegiko bazkideek otsailaren 29ra bitartean dute epea beren proposamenak aurkezteko.

Parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Proposatu daitezkeen tituluak liburutegiak berak abenduan negurako proposamenez argitaratutako gidan gomendatzen zituenetatik edo bestelakoak izan daitezke. Azken aukera hori egiten dutenek, autorearen izena eta liburuari dagokion bibliografia-datuak adierazi beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek fitxak euskaraz nahiz gazteleraz betetzeko aukera dute.

Parte hartzaile guztien artean hainbat liburu eta zine-sarrera zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, ostailaren 29an (ostirala). Jarduera honen bidez irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide da, irakurzaletasuna bere sustatzeaz gain.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez