–Errotabarri Eskubaloia- klubak asanblada orokorra deitu du

21.02.08
Gizartea

‘Errotabarri Eskubaloia’ klubak asanblada orokorra deitu du datorren otsailaren 27rako. Asanblada hori ezohikoa da eta Lobiano Kultur Gunean egingo , arratsaldeko zazpietatik aurrera. Eguneko gai-zerrendan bost gai daude. Lehenean irailean eginiko azken asanbladaren akta irakurri eta onartuko da. Jarraian, elkarteko alorraren antolaketa eta kirol atalak jorratuko dira. Segidan, atal ekonomikoaren egoerari buruz hitz egingo da eta, amaitzeko, eskari-galderei helduko zaie, izaten badira.

Erakundeak une honetan 325 bazkide ditu. Bazkide horiek sailkapen ezberdina dute egiten duten ekarpen ekonomikoaren arabera. Hori horrela, batzuk bazkide laguntzaileak dira, besteak bazkide babesleak –hauen artean batez ere, denda eta tabernak daude- eta, azkenik, hirugarren multzo bat dago, jokalarien erropetan publizitatea jartzeko dirutza jarri duten enpresak daude.

Taldearen datuak: 325 bazkide eta maila ezberdinetako 4 ekipo

Une honetan klubak lau ekipo ditu, txapelketa ezberdinetan jokatzen dutenak. Horietako bi kadeteak dira, hirugarrena infantila eta laugarren eta azkena, alebin kategorietakoa. Azken talde horrek izaera mistoa du, izatez taldea San Pelaio ikastetxekoa baita, nahiz eta Errotabarrik bere barnean hartu duen. Talde hau San Pelaio-Errotabarri izenarekin dihardu jokatzen. Talde horiek guztiak neskenak dira.

Klub berria jada inskribatuta dago Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen Erregistroan. Halaber, funtzionatzeko behar duen Identifikazio Fiskaleko Kodea ere eskuratu du eta bere jokalari eta taldeen fitxak ere bideratu ditu Federaziora. Taldeak bere egoitza Orbe plazako eraikin batean kokatu du, 2. zenbakia duenaren 1ngo solairuan. Taldearen Zuzendaritza Batzordea hamabi pertsonek osatzen dute, horien artean idazkaria, diruzaina eta bederatzi bolak daudelarik. Elkartearen aurrean Olatz Bouzo Gerenabarrena ermuarra jarri da, presidentziaren kargua hartu baitu. Zuzendaritza taldea asteartero biltzen da, ekipoen gorabeherak.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"