Aukera-azokaren edizio berria asteburuan egingo

26.02.08
Gizartea

Ermuan aukera-azokaren edizio berria egingo da asteburu honetan. Azoka herriko Orbe Kardinalaren plazan jarriko da eta ostiraletik igandera bitartean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz. Azokara elkarteko kide zortzi dendek parte hartuko dute. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskainiko dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak egongo dira, haur, gazte eta jaio berrienak, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 21:00etara. Igandean ordutegia bakarrik goizekoa izango da, itxiera arratsalde hasieran egingo delarik, arratsaldeko 2etan.

Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Marisa, D’Skaro, Margel, Drach, Dulce Bebe Peque’s, Drach, Gauzak, Juana Mari eta Elastic. Azoka hori estreinakoz 2005. urtean antolatu zen. Orduan Merkatari Elkarteak karpa handi bat alokatu eta San Pelaio parkean jarri zuen, berogailu eta guzti. Urte hartako egunak, martxoaren 5 eta 6a izan ziren. Iaz neguko aukera-azoka udal kiroldegian egin zen eta udakoa, aldiz, herriko plazan, oraingo honetan bezala. Azokaren bidez merkatariek neguan izan diren salmenta urri eta irregularrei aurre egiten saiatuko dira, eguraldi onak ez baitu askorik lagundu neguko produktuak saltzeko. Dirudienez, kontsumitzaileok zuhurtziaz jokatu baitugu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren