Nerea Astoreka ipuin kontalariak saioa emango bihar
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –martxoaren 1a- emanaldia egingo da udal liburutegian. Saioa Nerea Astorekak egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 2 urtetik 8ra bitarteko umetxoentzat. Astorekak ipuinez beteko du haurtxoen burua ordu beteko saioan. Ekitaldiari amaiera emateko magia jokoak egingo ditu.
Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.
Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez