Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Udalbatzarrak adierazpen instituzionala onartuko gaur
Aste honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, Udalbatzarrak adierazpen instituzionala onartuko du gaur. Udalbatzarra Osokoaren Bilkurara bilduko da gaoizeko hamaika eta erdietatik aurrera. Bilerak, ezohiko izaera du. Udal alderdi politikoek Euskal Udalerrien Elkarteak proposatutako eredua bere egin eta onestearen inguruan eztabaidatuko dute.
Adierazpen horretan, besteak beste, honakoa jasotzen da: “beharrezkoa dela emakume eta Gizonezkoen arteko Tokiko Bizitzaren Berdintasunerako Gutun Europarra sendotzea, baliabide politiko eta praktiko legez, eta, horregatik, oraindik ere sinatu eta aplikatu ez duten Euskal udalak gonbidatu egin nahi ditugu sinatzera eta bertan adierazitako gomendioak praktikan jartzera”.
Adierazpena osorik ikusteko, saka beheko aldean dagoen informazio gehiago atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan