Izarraitz taldeak -Cruce de caminos- antzezlana estreinatuko du

07.03.08
Gizartea

Izarraitz antzerki taldeak prestatu duen azken muntaia, ‘Cruce de caminos’ titulukoa, aurkeztuko du aste bukaera honetan gure herrian. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, gaur eta biharko gauez. Lehen emanaldia gaur gauen egingo da eta bigarrena bihar, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizun hau martxoaren 8ko egitarauaren barne txertatzen da.

Muntaia estreinakoz bart gauen taularatu zen, Zornotzan emandako emanaldian. Obra Xabien Albarrarek idatzi du, taldean soinu eta musikaz arduratzen den teknikaria. Obra, betiko legez, Juan Carlos Colinak zuzentzen du. Idazlea taldekoa denez, gero, lana taldea osatzen duten emakumeengan erabat pentsatua eta horien ezaugarriei egokitua dago. Lana komedia azido eta enredokoa da.

Sinopsia

''Cruce de caminos'' obrak espetxean erreportaje sentsazionalista bat egiteko sartzen den kazetari baten istorioa kontatzen da. Aitzakia horrekin espetxeraturik dauden pertsonei bertan egoteko arrazoiak zeintzuk kontatzeko aukera ematen zaie: nola bizi diren eta aurretik egiten zutena. Lanak prostituzioaren, drogaren eta tratu txarren gaiak jorratzen ditu. Lanak kritika sozial zorrotza egiten du, gizakion existentzia askatasunaren printzipioan bere oinarria duela azpimarratuz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren