Zine-klubean –Fraulein- tituluko filma proiektatuko da

12.03.08
Gizartea

‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak emakume zuzendariei dedikaturiko zikloaren emanaldiekin aurrera jarraitzen du. Aste honetako saioan ‘Fraulein’ tituluko filma proiektatuko da. Produkzioa lankidetzan egindakoa sa Suitza eta Alemaniaren artea. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Luzemetraiak laurogei minutu irauten du . Andrea Staka da bere zuzendaria. Filma 2006. urtekoa da eta dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreak, besteak beste. Mirjana Karanovic, Marija Skaricic, Ljubica Jovic, Andrea Zogg, Pablo Aguilar eta Zdenko Jalcic dira.

Sinopsia

Ruza emakumeak Belgrado utzi eta Suitzara alde egin zuen gaztaroan bizitza berri bati ekiteko. Orain, hogeita bost urteren bueltan bere xedea Portu duela dirudi: Zurich hirian jantoki bat du eta ekonomikoki primeran dabil. Ruza andrea bere egunerokotasunean erabat murgilduta dabil, eguneko ordu guztiak egituratuta ditu, baina bere mundu ordenatu hori irauli egingo da Sarajevotik etorritako 22 urte eta Anna izena duen neskatila gaztea ezagutzen duenean. Ruza bere burua mehatxatua ikusten du, neska gazte horren portaera oldarkorra dela-eta. Nolanahi ere, mehatxuarekin batera neska gaztearen bizi-poza eta energiak erakarri egiten dio. Apurka-apurka emakume bien arteko adiskidetasuna handitzen joango den arren, nahiz eta oztopo bikoitza gainditzerik ez duten izango: Ruza bihotza erabat zabaltzearen beldurra ez du gaindituko eta Annak kontaezineko sekretua gordetzen jarraituko du.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu