Elizak umeentzat egokitu ditu Aste Santuko ekitaldi eta ospakizunak

18.03.08
Gizartea

Aurtengo Aste Santua ate joka dugu. Pertsona guztiontzat atseden egunak izango dira eta, beste askorentzat, hausnarketarako eta otoitz egitekoak. Ermuan ez da prozesiorik izango, ez eta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik ere. Nolanahi ere, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Aurtengoan eta estreinakoz, herriko elizak haurrentzako ospakizun propioak antolatu ditu, “ umeei zailak egiten baitzaizkie helduenak ulertzea”. Umeek Aste Santuko egunak modu berezian bizi ditzatela nahi du parrokiak eta horregatik, “ilusioz beterik, Aste Santu berezi eta dinamikoa prestatu du umeentzat, egun bakoitzaren esan nahia ulertzerik izan dezaten”. Asmo hori jaso eta zabaltzen da aurreko asteetan parrokiak argitaratu eta meza eta katekesia banatutako orrien bidez.

Orri horretan herriko familiei animatzen zaie Aste Santuaren esperientzia bizi eta konpartitzera. Aste Santuari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean. Parrokiak txikitxoentzat otoitza eta bestelako jarduerak uztartzen dituen egitarau prestatu du. Ekintzotan parte hartzeko izena eman duten umeek elizaren portikoan bilduko dira, ekintzei hasiera eman aurretik. Egitaraua hori zehazki, egun eta orduekin ondokoa da:

Umeentzat egokitutako egitaraua

  • Hilak 20, osteguna
    • 18:00etatik 20:30etara bitartean : Zine-foruma eta otoitza.
  • Hilak 21, ostirala
    • 16:30etatik a 19:30etara bitartean: antzara-jokoa (Via Crucis) eta otoitza.
  • Hilak 22, larunbata
    • 21:30etan: Pazko-gaubeila eta txokolatada.
  • Hilak 23, igandea
    • 11:30etan. Pazko igandeko meza

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren