Tailerrak eta deskontuak, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunez
Bihar Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Apirilaren biko egun hori aukeratu zen, Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, bere jaioteguna baitzen. Horregatik, jardunaldian munduko liburutegi eta liburu denda guztietan ekintza bereziak egingo dira. Gure herrian ere, ezinbestean, horrela izango da. Urtero herrialde batek idazten du munduko gazteei zuzendutako mezua eta argitaratzen du egun honetarako kartela. 2008. urtean, lan hori Tailandiari egokitu zaio, kartela eta mezua Chakrabhand Posayakrit izanik.
Udal liburutegiak eguna ospatzeko ipuin tailerren saio bi antolatu du, biharko egunerako. Lehena goizez izango da. Saioari “kolorretako ipuiak” izenburua jarri zaio eta Haurreskolako umeentzat izango da espresuki. Taldea udal liburutegira bertaratuko da, bere begiraleekin batera. Bertan ipuinetako pertsonai batek koloreekin lotutako hiru istorio labur kontatuko dizkie. Istoriook liburu potolo eta handi batean bilduta daude. Saioan irudi, kolore eta mugimendua uztartuko dira.
Arratsaldeko 7etatik aurrera, haurrentzako liburutegian bertan bigarren tailerra gauzatuko da. Honi jarri zaion titulua “Ipuinetako iratxoa” da. Ekitaldia 6 urtetik 12ra bitarteko gazteentzat da aproposa. Tailer honetan elezahar ugaritan agertzen zaizkigun pertsonaiei buruz hitz egingo da eta, batez ere, Euskal Herriko ahozko tradizioaren pertsonaia protagonistei eta horiei buruzko liburuei buruz. Tailerrean parte hartzea nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, espazio fisikoa dela eta, plazak mugatuak baitira.
Deskontuak liburu dendetan
Herriko liburu dendek ere bat egiten dute irakur zaletasuna sustatzeko helburuarekin eta, horregatik, biharkoan %10eko deskontua egingo diote haur eta gazte sailetako liburuak erosten dituen eta liburutegiko txartela aurkezten duen bezeroari.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo