Liburutegiak bi tailer egin zituen atzoko egunean

03.04.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak tailer bi gauzatu zituen atzoko Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Egunean. Bat goizez egin zen eta bestea arratsaldez. Lehenengoan Haurreskolako umetxoek hartu zuten parte beren begiraleekin batera. Umetxoek urte bat eta bi artekoak ziren. Jardueraren titulua ondokoa zen: “Koloreetako ipuiak”.

Jarduera horren protagonista liburu potolo eta handi bat zen, non hiru kolore biltzen ziren: urdina, horia eta gorria. Istorio bi entzun ondoren haurtxoen aretoan zehar ibili dira hainbat gauzaren bila: hondartzako ontzi gorria, ahatetxo horia eta aterki urdin baten bila, hain zuzen ere. Saioa amaitu aurretik pailazoz mozorroturiko begirale batek koloretako puxikak banatu dizkie. Ekimen honen bidez, liburu eta literatura hurbildu nahi zaizkie gaztetxoei.

Arratsaldeko zazpietan bigarren tailerra egin zen haurrentzako liburutegian. Ekitaldiak “Ipuinetako iratxoa” izena izan du. Ekitaldia 6 urtetik 12ra bitarteko gazteentzat zen eta hogei pertsonek hartu dute parte. Tailer honetan elezahar ugaritan agertzen zaizkigun pertsonaiei buruz hitz egin da eta, batez ere, Euskal Herriko ahozko tradizioaren pertsonaia protagonistei eta horiei buruzko liburuei buruz.

Goizeko saioan parte hartutako haurren argazkia arratsaldeko saioan parte hartutako zenbait gazteren argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"