Literatur topaketa interesgarria Migel Anjel Mintegi idazlearekin

10.04.08
Udal Liburutegia

Literatur topaketa interesgarria izan zuten azken ostiralean Anaitasuna Ikastolako DBHko 1 mailako ikasleak Migel Anjel Mintegi idazlearekin. Topaketan berrogeita hamar bat ikaslek hartu zuten parte. Taldea hiri irakaslerekin batera bertaratu zen ekitaldira. Ikasle taldea eta autorea “Coca Cola Erdi Aroan” tituluaren gainean mintzatu ziren, gazteen alea irakurri eta eskolan landu eta gero.

Mintegik bere biografiari errepaso azkarra eman zion eta eleberrian aipatzen diren lekuak benetan existitzen direla adierazi zuen. Idaztera nola eta noiz iritsi zen azaldu zuen, eta baita ere, letrekin bere herriko liburutegiaren bidez izandako lehen hartu eta emana. Jarraian ikasleek egindako galderei erantzun zien Mintegik atseginez. Ekitaldiari amaiera eman aurretik, idazleak liburuaren aleak sinatu zizkien nahi izan zituzten ikasleei.

ArgazkiakmMintegik Lobiano Kultur Gunean egindako topakearen irudia ikus dezakegu.

Datorren topaketa, apirilaren 18an Pello Añorgarekin

Ermura hurrengoz etorriko zaigun idazlea Pello Añorga da. Ekitaldia datorren ostiralean, apirilaren 18an, egingo da. Saio hori Lehen Hezkuntzako ikasleentzat prestatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez