Irakurtzea eta saria jasotzea, ekitea da lehiaketako lehen sariduna

11.04.08
Udal Liburutegia

Anaitasuna Ikastolaren LHko 2. mailako ikasle Itxaso Alonsok eskuratu du udal liburutegiak antolatzen duen “Irakurtzea eta saria jasotzea, ekitea da” lehiaketako lehen saria. Lehiaketa horri hasiera eman zitzaion otsailean eta Itxasori egokitu zaio bertatik eman den lehenengo saria. Saridunak haurrentzako ordenagailu bat jaso du.

Lehiaketaren lehenengo bi hilabeteetan 64 gaztek hartu dute parte. Herriko ikastetxe guztietako ikasleak aurkeztu dira eta partaide kopuruaren arabera, ondoren adierazten den bezala sailkatuta geratu dira: Anaitasuna, Eskolabarri, Ongarai Eskola, San Pelaio eta Sallabente, hain zuzen ere.

Lehiaketan parte hartzeko modua oso erraza da. Liburutegiak haurrentzako aretoan hilerako gomendatzen dituen irakurgaiak jarriko ditu erakustoki batean. Ale horietako bat hartzen eta irakurtzen duen umeak barnean fitxa bat edukiko du, zein beteta ekarriko duen liburua bueltatzera datorrenean. Fitxa mostradore ondoko ontzi beltz batean sartu beharko du. Hilabete bakoitzeko lehenengo egunean irakurle bati sari-sorpresa bat emango zaio, eta eskoletako irakurketa-rankinga ezagutzera emango da. Ikasturte amaieran, liburu gehien irakurri dituzten neska-mutilen gela eta partaide gehien izan duen eskolari Kamishibai saio bat (antzerkiaren bidez ipuinak kontatzeko metodo japoniarra) doan eskainiko zaio.

Argazkian Itxaso Alonso ikus dezakegu pozarren, udal liburutegian saria jaso ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez