Ermuak parte hartu du Bilbao Kulturen arteko Hiria jardunaldietan

15.04.08
Gizartea

Gizarte ekintza eta Kultura alorreko lankideek parte hartu eta aurkezpenak egin dituzte Bilbao Kulturen arteko Hiria jardunaldietan. Jardunaldiok ‘Alhondiga Bilbao’ taldeak antolatu ditu eta apirilaren 9tik 11ra bitartean gauzatu dira.

Jardunaldiok ikus-entzule orokorrari eta gizarte eragile eta elkarteetako kide berezituei (irakasle, ikertzaile, ikasle, administrazioko langile, eta abarrei) eta kulturen arteko bizikidetza nahi duten guztiei zuzentzen zitzaien. Jardunaldien xedea ondokoa zen: kultura anitzak dituen hiriari buruzko eta horren gaineko hausnarketa egitea; parte hartze publikorako gunea irekitzea eta arazoei aurre egiteko eta Bilbo bezalako hiriak izan ditzakeen aukerez baliatzeko estrategia eta lan-ildoak ezartzea.

Jardunaldiak hiru alorretan banatuta daude eta Ermuari auzoa izenekoan parte hartzera gonbidatu zioten. Bertan, Inmigrazio alorreko teknikari den Ane Enzunza lankideak lan-taldeko aurkezle lana egin zuen, taldea dinamizatuz eta parte hartzea eta eztabaida sustatuz Bilborako aurkeztu ziren proposamenen aplikagarritasunaren inguruan. Liburuzain-buru den Sara Gago lankideak hitzaldia eman zuen, gure herriko udal liburutegiaren eredua eta funtzionatzeko eredua azalduz, zerbitzua gune integratzaile aniztasunaren eredu baita, bere lanean kultura aniztasuna erabat barneratu baitu.

Argazkian Sara Gago eta Ane Enzunza ikus ditzakegu. Lehena aurkezpena egiten eta bigarrena bere ezkerretara.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren