Kunka produkzioak Sexua doan antzezlana aurkeztuko du

24.04.08
Kultura eta Gazteria

Kunka produkzioak Sexua doan antzezlana dakar bihar Ermura. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Eloi Beatok zuzentzen du eta bertan hainbat aktore ezagun lan egiten du. Antzezlanak sexuaren inguruan gizakiok ditugun jokaerei buruzko umorezko komedia bat da. Aktore taldea ondokoa da: Angeles Argudo, Chaflas Salinero, Belén Nevado, Ramón Monje eta Josean de Miguel. Guztia taburik gabe, konplexurik eta ahoan ilerik gabea. Labur esanda; pertsona okerrentzat umore on, ona. Sarrerak 10 euro balio du eta kulturako bulegoetan erosi ahal izango da ostiral eguerdira bitartean edo bestela, ikuskizuna hasi baino lehen eskuratu Zinemako takilan. Ikuskizuna gaztelaniaz izango da.

Sinopsia

Udaltzain bat eszenatokira igo eta ikusleei antzerkirik ez dagoela esaten die. Antzerki emanaldirik ez dagoela eta dirua ateratzeko bildu zaiela. “Sexua doan” ikuskizuna ez da existitzen. Udaltzainak alde egiten du, ikusleei salaketa jartzeko gomendioa eman eta gero. Ikusle hainbat (konpainiako aktore direnak) sutan jartzen dira eta ez daude prest emanaldirik gabe geratzeko. Hori horrela, gainerako ikusleei eszenatokira igotzeko eta denon artean zerbait egiteko eskatzen diete.

Bina gizon eta emakume eszenatokira igotzen dira eta dituzten fantasia erotioak elkarri kontatzen dizkiote. Gainerakoek jarrita jarraitzen dute, adi adi begira eta kontatzen dutena kuxkuseatzen, “voyeur”aren papera betez.

Igotakoetatik banan bana beren fantasiak kontatzen dituzte, taldeko gainerakoek kontatutakoa antzeztuz. Fantasia bakoitza sexu jarduera zehatz bat erakutsiko digu: fetitxismoa, sadomasokismoa, taldean eginiko sexo, zoofilia, eta abar. “Sexua doan”, obra antzerkiaren antzerkia da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz