Aste bukaeran ‘Euskal jaia’ ospatuko
Urteroko legez, aurten ere Euskal Jaia ospatuko dugu Ermuan. Aurtengoan, Ermuko Euskal Jaiak bere hogeita hamaikagarren edizioa beteko du. Festa larunbat eta igandean gauzatuko da. Igandea egun nagusia izango da eta jardunaldi horretan herrira hamabost taldeetako kide diren 575 dantzari, txistulari eta begirale etorriko zaizkigu bertara. Antolatzaileak herriko ‘Txindurri’ eta ‘Gure Ametsa’ txistu eta dantza taldeak dira. Horiek berrogei laguntzaile koordinatu dituzte egitaraua aurreikusi bezala garatu dadin. Lurralde ezberdinetako dantzariak gure herrira etorriko dira kolore eta harmoniaz betetako ikuskizuna eskaintzeko.
Egitaraua
- Hilak 26, larunbata
- 19:00etan: Herriko plazan erromeria eta dantza tailerra AIKO taldearekin.
- Hilak 27, igandea
- 10:00etan: Taldeen harrera eta hamarretakoa, San Pelaioko parkean.
- 11:30etan. Kalejira eta dantzak herriko kaleetan.
- 12:30etan: Nagusien erakustaldia Cardenal Orbe plazan.
- 17:00etan: Umeen alardea plazan.
Euria bada, Aritzmendi pilotalekuan egingo dira ekintza guztiak. Nolanahi ere, iragarpenek eguraldia lagun izango dugula iragarri dute eta ez zaio euriari espero.
Euskal Jaian parte hartuko duten taldeak ondokoak dira: Andasto (Atxondo), Gure Ametsa (Mutriku), Iremiñe (Berriz), Txoritxu Alai eta Tronperri (Durango), Zerutxu (Markina), Batuak (Abadiano), Betsaide (Elorrio), Etorkizuna (Lekeitio), Salleko (Sestao), Harizti (Barañain), Loar Pierola (Kanpezu) eta herriko Txindurri eta Gure Ametsa ermuarrak.
Lotutako albisteak
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren