Liburutegiak ordutegia egokituko eta ipuin kontalaria edukiko maiatzeko zubian

29.04.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere ordutegiak egokituko ditu maiatzaren baterako eta ikasturteko hirugarren eta azken hiruhilekoaren azterketetarako. Nolanahi ere, gehienok zubia izango dugun arren, zerbitzua zabalik egongo da egun horietan, ostegunean izan ezik. Are gehiago, larunbatean zabalik izateaz gain, ipuin kontalariaren saioa ere antolatu dute arratsalde horretarako. Aldaketak eta jarduerak ondorengo hauek dira:

Zubi egunetarako ordutegia

Udal liburutegia itxita egongo da maiatzaren 1ean, Langilearen Egunean. Ostiral, larunbat eta igandean aldiz zabalik egongo da, ohiko egunetan bezalaxe. Asteburuko ordutegia ohikoa izango da, hots: goizez goizeko 10etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 5etatik gaueko 8ak arte.

Ipuin kontalariaren saioa

Maiatzaren 3ko larunbat arratsalderako, ipuin kontalariaren saioa iragarrita dago. Arratsaldean kontu-kontari ekimenari amaiera emango zaio udazkenera bitartean. Saioa Irrintzi Taldeak egingo du eta emankizuna pentsatuta dago 4 urtetik 11ra bitarteko gaztetxoentzat. Sarrera doan da eta antolatzaileek puntualtasuna eskatzen dute.

Azterketetarako ordutegi berezia

Maiatzaren 5etik ekainaren 27ra bitartean liburutegia zabalik egonen da goizaldeko ordu 1etara bitartean, ikasleek ikasturteko azken azterketak prestatzeko aukera izan dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat