-Irakurri, gozatu eta oparitu- kanpainaren bigarren edizioa hasi da

30.04.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak, ‘Euskal Birusa’ elkarteak eta herriko bi liburu-dendek bat egin dute Topaguneak –euskara elkarteen Federazioak- aste honetan ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ lelopean hasi duten kanpainarekin. Ekimenari gaur orain egun batzuk eman zaio hasiera, hain zuzen ere Nazioarteko Liburuen Egunean. Ekimenaren esparrua Euskadiko Autonomi Erkidegoa da eta horretara bildu dira hamazazpi liburutegik, Ermukoa barne. Ekimena hiru hilabetez luzatuko da, uztailaren 26ra bitartean, hain zuzen ere. Kanpaina horren xede nagusia euskarazko liburuen irakur zaletasuna sustatzea da, euskarak gozatzeko ez ezik oparitzeko ere duen balioa azpimarratuz. Iazko esperientzian eta balorazioetan oinarrituta, aldaketa batzuk izan dira egitasmoaren funtzionamenduan, prozedura errazte aldera.

Egitasmoaren funtzionamendua sinplea da: parte hartzen duten herrietako liburutegietan, euskarazko fondo sosoa egongo dira aukeran eta begi bistan jarritako apalategi batean beren-beregi kanpainarako aholkatu diren 100 liburu. Liburu horietatik, 90 berdinak izango dira herri guztietan, eta beste 10, berriz, herrian bertan aukeratutakoak. 90eko multzoaren aukeraketa iaz Patxi Zubizarreta idazleak egindako zerrendan oinarrituta, sei liburutegietako arduradunek egin dute hainbat irizpideren arabera (adin-tarte guztientzako liburuak egotea, genero literario ezberdinak, genero ikuspegia, nobedadeak eta klasikoak...). Ondoan, ordenagailu batek aukera emango du egitasmoaren webgunean sartu eta liburu guztien inguruko informazioa jasotzeko (sinopsia, egileen biografia, jasotako kritikak...).

Gozatu eta oparitu!

Egitasmoan parte hartu nahi dutenek, ehun liburu horietako bat edo euskarazko beste edozein aukeratu, maileguan hartu eta irakurtzeko aukera izango dute. Liburua itzulitakoan, liburuaren inguruko iritzia jasotzeko fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa betetakoan, irakurleak deskontu txartela jasoko du euskarazko beste edozein liburu erosi ahal izateko. Txartel horrekin, irakurri berri duen liburua % 25eko deskontuarekin erosi ahal izango du Ermuko ‘Xiripot’ eta ‘Maribel’ liburu-dendetan. Herriko Euskal Birusa euskara elkarteko kideek, gainera, are deskontu handiagoa izango dute, aurreko horri beste %25 bat gehitu beharko biatzaio.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo