Ahozko narratiba saioak berbereaz eta gaztelaniaz liburutegian

06.05.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ahozko narratiba saio berritzaile batzuk antolatu ditu aste honetarako. Saio horiek estreinakoz gure herrian berbere eta gaztelania hizkuntzak uztartuko dituzte. Narratiba saioak maiatzaren 8ko ostegunean egingo dira, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Goizeko biak berbere hutsez izango eta arratsaldekoa berriz elebiduna, berbere eta gaztelania tartekatuz. Goizeko saio biak Afrikako iparraldeko herri eta lurraldeetatik etorritako bizilagunentzat izango dira. Saio horietan entzuleak izateko liburutegia harremanetan jarri da herriko ikastetxeekin, Helduen Hezkuntza zentroarekin eta Emakumearen Topagunearekin. Hirugarren eta azken saioa arratsaldeko 7etan hasiko da eta hori zabalik izango da orotariko ikus-entzuleentzat. Horretan berbere (Tamazight) eta gaztelania hizkuntzetan kontatuko dira ipuinak. Saio guztiak udal liburutegiko aretoan egingo dira. Jatorri afrikarra duten ikus-entzuleentzako biak goizez egingo dira eta hirugarren eta azkena, arratsaldeko 7etatik aurrera.Esan bezala horretara sartzea librea eta doakoa da pertsona ororentzat.

Ipuinak Mohamed Hammu izeneko pertsonak kontatuko ditu. Bera Granadan bizi den berbere bat da, ahozko narratiban eskarmentu eta esperientzia handikoa. Ipuin oso zaharrak dakizki emakume berberei esker gorde eta tradizioz transmititu izan direnak.

Mohamed Hammuk web orri propioa du eta bertan kontsultatu dezake berari buruz besterik jakin nahi duena pertsonak. Helbidea horrilotura egin diogu, informazio gehiago atalaren bidez. Ikusi nahi baduzu, sakatu beheko atal horretan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez