Lanbide Hastapenerako Ikastegiak matrikula aldia zabalduko
Ermua-Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak etsi zabalduko du matrikula 2008-2009 ikasturterako izena emateko. Matrikulazio aldia bost aste iraungo ditu; maiatzaren 21etik ekainaren 30era bitartean. Ikastegiak hurrengo ikasturtean lau espezialitate eskainiko ditu: ibilgailuen konponketa, mekanika industriala, ile-apaindegintza eta estetika eta merkataritza.
Ikastarook 16 urtetik 18ra bitarteko gazteentzat dira eta matrikula dohainik da. Ikastarook eginez gero egiaztagiri ofiziala eskuratzen dute ikasleek. Ikastaroon helburua neska/mutiko gazteak tira handiko lanbideetarako trebatzea da. Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten eta erdi-graduko zikloetarako sarrera frogarako edo DBHko titulua lortzeko prestatzen dira.
Matrikulazioaren ezaugarriak
Espezialitate bakoitzerako hamabi matrikula onartuko dira, gehienez ere. Plazak izenemate orden eta hurrenkerari jarraituz beteko dira. Gazte bakoitza titular gisa espezialitate bakar batean eman ahal izango du izena, nahiz eta gainerakoetan erretserba gisa geratuko denez, bere lehentasunen arabera adierazi beharko du zerrenda. Ikasturtearen hasieran hamar ikasle biltzen ez dituzten espezialitateak bertan behera utzi ahal izango dira. Ermua eta Mallabiko gazteek lehentasuna izango dute.
Interesatuak, udal Sustapen Ekonomikoko, Enplegu eta Trebakuntza sailera jo beharko dute izena emateko. Sail horrek bere bulegoak Torreta Etxea eraikinean ditu, Bizkaia Etorbidea kalean ditu eta berori zabalik dago astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker