Igandean korrituko da –Martin Bahamontes- lasterketa zikloturista
Igandean korrituko da –Martin Bahamontes- lasterketa zikloturista ‘Martín Bahamontes’ izeneko klasiko zikloturistaren hamahirugarren edizioa igandean korrituko da. Lasterketaren antolatzaileak dira Gaztela-Mantxako Kultur Etxeak,’ Txirrindulari elkarteak, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordea, eta Espainiako Txirrindularitza Federazioa. Lan horretan Udal Kirol Erakundearen eta gure Udalaren babesa jaso dutelarik. Karrera maiatzaren 25ko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira.
Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, hiru 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta 3. kategoriako bost mendi gain izango baititu. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie, eta baita ere kontuz joatea eta eskumatik korritzea. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Lotutako albisteak
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren