Gure Ametsa taldeak aurten XXX. urteurrena beteko eta asteburuan ospatuko du
Gure Ametsa dantza taldeak sortu zeneko hogeita hamargarren urteurrena betetzen du aurten. Hiru hamarkada betetzea ez da hala moduzko gauza eta, urtebetetze hori behar bezala ospatzeko egitaraua prestatu du taldeak. Aipatu egitarau hori asteburuko hiru egunetan, ostiraletik igandera bitartean gauzatuko da. Jarduera behinenak bi izango dira, batetik, larunbat arratsaldeko erakustaldia, bertan taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako dantzariak parte hartuko baitute. Bestetik, igandeko bazkari jendetsua dago, dantzariez gain taldeko lagun ugari bilduko baita frontoira.
Erakustaldia prestatzeko, taldetik pasa diren pertsonekin hiru entsegu egin dituzte maitzeko hiru larunbatetan, eta plazara irtengo dira prestatutako dantzak eskeintzera. Erraz gogoratu zituzten dantzak, baina izerditan-blai amaitzen zituzten entseguak. Denok ondo egitea nahi dute baina ”forma” faltaz kexatzen dira, urte pila bat dantzatu barik egon direla igartzen eta aitortzen baitute. Harrituta utzi gaituzte, pausoak gogoratzeko izan duten erraztasunarekin, igartzen da Txomin eta Esme (urteetan nagusien monitoreak izan zirenak) lan gogorra egin zutela beraiekin...
Parte hartzearen datuak: erakustaldian 60 dantzari eta bazkarian 110 pertsona hartuko dute parte
Taldeko txikiak ere oso pozik daude larunbataren zain, baina nahiko urduri. Nagusiekin batera eta jende askoren aurrean dantzatzeak, beldur pitin bat sortarazten dielako. Horrez gain, dantzari batzuen kasuan beraien ama, izeko-osaba, aitona-amona, eta abar jardutea izango baita gainera.
Nemon Folk taldeak beraien kontzertuaz apartez, dantza batzuk prestatu dituzte gure erakustaldian bete-betean parte hartzeko, gure dantza batzuei musika jartzeko. Lan izugarria egin dute.
Batzokiko frontoian egingo den bazkarirako 110 pertsona apuntatu dira, eta bazkalostean erromeria egingo dugu, Ermuko “Araba” taldearekin.
Egitaraua:
- Maiatzak 30
- 18:00etan, Orbe plazan: Puzgarriak, tailerrak, musika eta dantza.
- Maiatzak 31
- 19:00etan, Orbe plazan: Taldeko belaunaldi ezberdinen dantza erakustaldia
- 20:30ean, Orbe plazan: Folk kontzertua: “Nemon” taldearen eskutik.
- Ekainak 1
- 14:30ean, Bazkaria batzokiko frontoian
- 19:00etan, Kalejira “Irulitxa” taldearekin.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du