Hogei establezimenduk hartuko dute parte pintxoen VI. txapelketan

30.05.08
Gizartea

Ostalaritzako hogei establezimenduk hartuko dute parte herriko seigarren pintxo txapelketan. Aurtengo parte hartzaileen kopuruak errekorra suposatzen du, aurrekoetan, gehienez ere, hamahiruk eman baitzuten izena. Kopuru horrek argi lagatzen du, ekimenak urtetik urtera gero eta interes gehiago pizten duela, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxo txapelketa ekainaren 18tik 22ra bitartean gauzatuko da. Esan bezala, iaz hamahiruk parte hartu zutenez, gainerako zazpi ostalarik txapelketa estreinatuko dute aurtengoan.

Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Eta ikusten denez, ikusmin handia pizten du. Aurtengoan, epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute, Elgoibarko Belaustegi Jatetxeko sukaldari den Iosu Mugerzak, Ondarroako Cantabrico tabernatik datorren Pantxo Bedialaunetak eta Lobiano elkarteko kide bat. Patxo Bedialaunetak ‘Urrezko Arzak saria jaso zuen, Munduko Pintxoen Txapelketan. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da ekainaren 19ko arratsaldean. Bezeroek txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte ekainaren 18tik 22ra bitartean, biak barne. Pintxoak 1,10 €urotan salduko dira.

Txapelketan parte hartuko duten establezimenduen zerrenda eta bakoitzak aurkeztuko duen pintxo proposamena eta horren ezaugarriak ondorengo taulan eskaintzen dizuegu:

2008ko txapelketara aurkeztutako pintxoak
Zk.a Establezimendua Proposamenaren izena Osagaiak
1 Bodega Sirimiri Ave que vuela Oilaskoa, ardo zuria eta oreganoa
2 Txalaparta Mundiala Zapoa, amerikar saltsa eta tomate marmelada
3 Cafetería Giroa Pyrrhula Urdaiazpikoa, pikillo piperra eta txipiroia
4 Cafetería Zutabe Pamela de calabacín Urdaiazpiko ondua, ahuntz gazta eta kalabazina
5 BeerStation Gaztamendi Beerstation Gazta, ahate-urdaiazpiko et uraza ezberdinak
6 Cafetería Irulitxa Irulitxa Azpizuna eta tomatea
7 Cafetería Jai Intropia Ogi zaporeduna, legatz kokotxak, tipuleta eta azal hautsa
8 Cafetería Xagua Canutillo X Hostore eta hegaluzea
9 Titanic Gnomo Solomo eta onddoak
10 Herga Herga II Txanpiñoi eta urdaiazpikoa
11 Cafetería Zurich Auténtico Hegaluzea, gazta urtua eta urdaiazpiko egosia
12 Bodega Pedreña Quendimon Endibiak, gazta eta izokina
13 Rte. Urkaregi Mil hojas de chipirón Txipiroia, kipula eta tinta beltzaren mousse-a
14 Kiska Pub Pimiento Marino Zapoa, bakailaoa, itsas alga, ganba eta buia
15 Centro Andaluz Bacalao Izar Patata, bakailaoa eta galepe-arraultza
16 Orensana Prego do Mar Olagarroa, parata eta ganba
17 Infreñu Deabrua Gazta mousse-a, antxoa eta piper marmelada
18 Cheers Uxue Usakume eta kipula karamelatua
19 Axut Axut Roquefort gazta eta kipula karamelatua
20 Hanigan´s Irish Tavern Itxaso Txangurru eta otarrainxka

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du