-Irakurtzea eta sariak jasotzea- jardueran saridunak
5 urtetik 12ra bitarteko ehun bat umek parte hartu dute “Irakurtzea eta sariak jasotzea, ekitea besterik ez da” jardueran. Irakurketa sustatzea eta ikasleak liburuetara hurbiltzea xede duen jarduera honek, “Megairakurleak” izenekoa ordezkatu du otsailetik.
Otsaila eta martxoan zehar liburutegiak hainbat liburu eta irakurketa gomendatu ditu. Martxoan, Emakumearen Nazioarteko eguna izan denez, liburutegiak gomendatutako liburuek berdintasun, aniztasun, generoen rolak, etxeko lanen banaketa, eta antzerako gaiak hizpide zituztenak izan dira. Ikastetxeek egindako iradokizunari jarraiki, apirila eta maiatzean gomendatutako liburuek immigrazio, arraza, tolerantzia gaiak jorratu dituzte.
Liburu bakoitzarekin batera irakurleak bete beharreko orri bat joan da. Liburua itzultzerakoan, eta behin orria beteta egon ondoren, haur liburutegian, sartu beharko da, erakustokiaren ondoko kutxa batean.
Parte hartu duten gazteen artean opari ezberdinak zozketatu dira. Lehenengo fasean, oparia Anaitasuna Ikastolako Itxaso Alonso gazteari egokitu zitzaion. Bigarren eta bukatu berri den bigarrenean, aldiz, oparia ikastetxeko bereko ikasle den Iraia Bengoetxearentzat izan da. Irakurle gehien bildu dituen ikasgela eta ikastetxea Eskolabarri izan da, hain zuzen LHko bere 3. maila. Gela horrek, sari moduan, Kamishibai saio bat (antzerkiaren bidez ipuinak kontatzeko metodo japoniarra) doan ikusi ahal izango du aurtengo ikasturteari amaiera eman aurretik.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo