Erroldatzearen aldeko kanpaina abiarazi da Ermuan
Udal Gizarte Ekintza alorrak eta Immigrazio Zerbitzuak Ermuan erroldatzearen aldeko kanpaina abiarazi berri dute. Kanpain hori herritar guztioi zuzentzen zaigu eta, batez ere, herrira etorri zaizkigun bizilagun berriei. Ekimenaren helburua ondokoa da; erroldatzeak dakartzak onurez jabetu eta aldeko jarrera piztea herritarrengan, pertsona guztiak bizi garen udalerrian erroldatzeko eskubide eta beharra baitugu eta hori bermatu nahi baita. Hala dio legeak, horrela egiteak onura eta garapena baitakarzkio gizarte osoari.
Kanpaina horretan zabaltzen ari den mezuan etorkinak gure udalerriaren zati izateak abantailak ematen dituela azpimarratzen da, izan daitezkeen kontrako aurreiritzi zenbait gainditzeko xedez. Kanpainan adierazten zaigu pertsona guztiak herriko bizilagun garela eta horregatik hain zuzen, eskubide eta betebehar batzuk ditugula. Ideia nagusia ondokoa da; hemen bizi garen guztiak baliagarriak garela, guztion ekarpena batuz gero bizi-kalitatea hobetzea lortzen baita.
Kanpaina herrian barna zabaltzeko bi euskarri nagusi erabiliko dira, batetik kartelak eta, bestetik, koloretako txartel elebidun handi batzuk. Txartelok “Nik Ermua maite dut” leloa daramate eta bertan pertsonan irudiak dira nagusi aurreko aldean. Atzekoan aldiz, erroldaturik egoteko eskubide eta beharraren inguruko aspektuak lantzen dira. Horietan esaten denez, Ermuak bere jendea maite du. Ermua hazteko, hobetzeko eta modernizatzeko aukera aurrera ateratzen duen jendea maite duela. Erroldatzea eskubide eta betebeharra dela esaten da. Betebeharreko eta doako izapidea, gure eskubideak (sanitatea, hezkuntza, kultura, eta abar…) erabiltzea bermatuko digutena.
Txarteletako bat eta bere edukia ikusi ahal izateko pdf. Formatuan, eragin azpian dagoen informazio gehiago izeneko lasterbidearen gainean.
Lotutako albisteak

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du