Argitaratu da VIII. Gastronomia Jardunaldien programa

06.06.08
Gizartea

VIII. Gastronomia Jardunaldien programa kalean dago jadanik. Aurtengo edizioa jarduerak gainezka dator eta barne hartzen dituen proposamenen artean ondokoak izango ditugu: tailerrak, dastatzeak, hitzaldiak, lehiaketak, afariak eta abar. Aurtengo nobedadea, porgraman gastronomia eta musika uztartu nahi izan direla da, “musika, tradizionalki, gastronomiarekin erlazionatu izan baita gure herrian, bai sozietateetan bai tabernatan ere”. Hori horrela, hilaren azken larunbatetan egiten den ‘Ermua Kantuan’ izeneko ekimenak, aste bete aurreratuko da, gastronomiako azokarekin bat egiteko.

Egitaraua ofizialari ekainaren 16an emango zaio hasiera. Aurkezpen ekitaldian Tolosako Rafael Gorrotxategi gozogile eta maisu famatuak egingo du. Hitzaldian txokolateen onura eta sekretuez mintzatuko da eta ondoren produktuaren dastaketa egingo da. Hurrengo egunean haurrentzako zapore tailerra egingo da liburutegian. Aste horretako asteazkenean ostalarien arteko pintxo txapelketa zabalduko da. Ostegunean. Berriz, afari dastaketa izango da Erretena elkartean, Valladolideko Gabino Gonzalez sukaldariak prestatutakoa. Ostiralean, txakolinari buruzko dastatzea eta ikastaroa egingo da. Larunbatean aste eta jardunaldiei amaiera gozoa emateko, azoka egingo da plazan. Bertara berrogei ekoizle eta erakusle bilduko dira. Egun handi horretan herriko sozietateen arteko bakailao txapelketa egingo eta txistorra-jana herrikoia baita ere.

Jarduera bakoitzaren inguruko zehetasunak -leku-orduak, eta abar- ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiago izeneko lasterbidean. Programa osorik zabalduko da pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza