Liburu eta horietan oinarritutako pelikulen erakusketa
Udal liburutegiak gai zehatz bati buruzko erakusketa tematikoa hasi berri du. Erakusketa horretara zinera eraman izan diren eleberri bilduma bildu da. Erakusketa horrek elementu biak uztartzen eta eskaintzen ditu: hala liburua nola filma, hain zuzen ere. Erakusketa ekainaren erdialdera bitartean mantenduko da. Erakusketak eleberri klasiko eta berri eleanitzak biltzen ditu. Horiek guztiak, maileguan har eta etxera eraman ditzakegu udal liburutegiko bazkideok.
Bilduma horrek hogei liburu eta horiei dagozkien beste horren beste filma biltzen ditu. Hoien artean ondoko tituluak daude: El diario de Birdget Jones, La vuelta al mundo en ochenta días, La joven de la Perla, Lost in translations. Rolling Stones, Moby Dick, eta abar. Horien artean Haurrentzako zenbait titulu klasiko ere bildu dira, zeintzuen kasuan marrazki bizidun gisa rkoiztu eta merkaturatu diren. Horien artean, ondokoak ditugu, Aladino y la lámpara maravillosa edo Mortadelo y Filemón. Klasikoez gain abentura berriagoak ere egon badaude, esaterako: Caillou, Txirri, Mirri eta Txiribiton edo Pocoyo.
Doan hartu eta etxera eramateko hainbat material eta opari
Ohiturari jarraiki, liburutegiko sarreran bazkide eta erabiltzaileek opari gisa eraman dezagun materialekin otarra jarri du udal liburutegiak. Otar horretan denetariko materiala (liburuak, mapak, gidak, eta abar…) dago. Material horiek ondo egon eta aprobetxagarriak diren arren liburutegiak ez ditu nahi eta bere bazkideei oparitzen dizkie. Hurrengo zatozenean, begiratu bat eman eta zerbait nahi baduzu, har ezazu eta eraman opari gisa.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
