Pintura Eskolako ikasleen lanekin erakusketa jarri da

11.06.08
Hezkuntza

Udal Pintura Eskolako ikasleek amaitu berri dugun ikasturtean pintatu dituzten lanak bildu eta erakusketa antolatu dute Lobianon. Erakusketan eskolako ikasle gazte nahiz helduek pintatutako taulatxo eta koadroak ikus daitezke, horien artean natura hilak pintatzeko teknikak ezagutu eta lantzeko egin dituzten hainbat. Halaber, gizakion irudiak irudikatzen dituzten koadroak ere aurkituko ditugu, horiek gure gorputza eta horren mugimendua irudikatzen ikasteko landu baitituzte. Azkenik, horretarako baliatu eta erabili dituzten hiru dimentsiotako irudi eta objektuak ere bertan izango dira.

Ermuko Udal Pintura Eskolan adin guztietako 130 ume, gazte eta heldu egon dira matrikulatuta aurtengo ikasturtean. Horiek guztiak, hamar taldeetan banatuta izan dira eta eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izen dituzte, Goienkalen dagoen Lobiano Kultur Gunean ¡. Pintura Eskolan bi irakasle ari dira lanean: Rosa Basoa eta Natalia Arrieta, hain zuzen ere. Erakusketa hori zabalik egonen da datorren ekainaren 22ra bitartean. Erakusketa bisitatzeko ordutegia ondokoa da; lan egunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbatetan eta jai egunetan goizeko12etatik eguerdiko ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 6etatik 8etara.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako