Gaur hasiko dira VIII. Gastronomi Jardunaldiak

16.06.08
Gizartea

Gaur hasiko dira Ermuko gastronomia jardunaldien zortzigarren edizioa. Aurten, osagarri berri bat izango dugu programan, alegia, ekitaldi batzuetan musikak lagunduko dio gastronomia ri, konbinatu paregabea lortu eta, ondorioz, lagunekin une atsegina bat pasatzeko.

Tolosako “Gorrotxategui gozoak”eko Rafael Gorrotxategui gozogilearen eskutik hasiera emango zaio programazioari, arratsaldeko zortziak laurden gutxitatik aurrera Lobiano Kultur Gunean hitzaldi-dastaketa eskainiko duelarik. Hitzaldian txokolatearen onura eta sekretuez jardungo du eta ondoren txokolate dastaketa egingo da. Sarrera doan.

Bihar, haurrek hitzordua izango dute Andoni Doce sukaldari ermuarrarekin zapore tailerra egiteko. Ekitaldi hau Udal liburutegian 18:30etan izango da eta 10 eta 12 urteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Plaza mugatuak dira, beraz interesatuak aldez aurretik Liburutegitik pasatu behar dira izena ematera.

Hau gosegarri besterik ez da, VIII Gastronomi Jardunaldiek ekintzaz beteriko aste bat (tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak, dastaketak, …) izango dugue-ta.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza