Udarako gomendatzen diren liburuak biltzen dituen gida

18.06.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak urtero argitaratzen duen irakurketa gida berria prest dago, uda gain gainean baitaukagu. Gidak hogeita hamar proposamen biltzen ditu, irakurleen adinaren arabera banaturik, heldu eta gazteentzat. Aurtengo gidak triptiko itxura du eta tolestua dator eta fitxa bat dakar, irakurleek irakurritako aleei buruz beren iritzia idatz eta liburutegira bidaltzerik izan dezaten. Fitxa hori eta irakurritakoaren inguruko iruzkinak bidaltzen dituzten guztien artean material eta liburu zozketa egingo da udaren amaieran. Hain zuzen ere, irailaren 30ean.

Gidak euskaraz nahiz gaztelerazko aleak gomendatzen ditu adin tarte guztietako, gizonezko nahiz emakumezko autoreek idatzitakoak modu orekatuan. Gomendatutako liburuetatik, hainbat tituluk laburpen txiki bat ere badaramate, irakurleari sakonkiago aholkatzeko asmoz. Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea da, udan irakurketarekin gozatzeko aprobetxatzen duten irakurleei aukeratzen laguntzea eta, azken batean, irakur zaletasuna sustatzea.

Gidan bildutakoen artean aipatzekoan dira ondoko hauek adin tarteka: 6 urtetik aurrerakoentzat “Zer ordu da, Kroko?” (de Jo Lodge), eta “Los cocodrilos copiones” (David Bedford) daude.Helduen atalean beste hainbat proposamenen artean ondokoak: “Firmin” (Sam Savage ) eta “Zubigilea” (Lutxo Egia).

Gidaren 2500 ale argitaratu dira koloretan, herriko ikastetxeetan, Emakumearen topalekuan, kultura alorrean, liburutegian eta herrian zehar bertan banatuko direnak. Aipatu liburuak liburutegiko leku berezi eta eskura dagoen batean jarrita daude. Ale horiek maileguan hartu nahi dutenek, erreserbatu egin ditzakete internet bidez, ondorengo helbidean: www.ermua.es/biblioteca.

Gomendatu diren liburuak apal berezi batera bildu dira, eskuragarriago jartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"