Gabino Sanchez sukaldari maisuak prestatuko du gaur gaueko dastatze afaria

19.06.08
Gizartea

Gabino Sanchez sukaldari prestatuko du gaur gaueko dastatze afaria, herriko Gastronomia Jardunaldien barne. Sukaldeko maisu honek jatetxe propioaren jabe da, Valladoli hiriko erdigunean bertan kokatuta dagoena. Horren izena Gabino Jatetxea da, hain zuzen ere. Sukaldaria barta iluntzean etorri zen Ermua bere taldearekin batera, gaur herria eta udaletxea bisitatu dute. Gabino Sanchez momentu honetan Zaragozan zabaldu berri den “Uraren eta Garapen Jasangarriaren” erakusketako sukaldari koordinadore lanetan ari da buru-belarri. Izan ere, orain ordu batzuk eskar izango dira, bertan ehunka pertsonendako afaria koordinatu eta zerbitzatu izan duela.

Gaur gaueko afaria San Pelaio auzoko “Erretena elkartean” egingo da, gaueko bederatzietatik aurrera. Gabinok ekarri duen proposamena eta menua ondorengoa da:

Menua
Gabino sukaldariaren taldea Platerak:
  • Zigala carpaccioa, arbequina oliotan ondutako ‘boletus’ edulis onddoekin.
  • Behi zezina meloi xerrarekin.
  • Txangurruz egindako gazpatxoa bere koral teilarekin.
  • Hegaluze gorridunaren takoa, mostaza pinoidun hautseen gainean.
  • Barailezurrak Ribera ardotan, rissotoarekin.
  • Litxi, pistatxo eta arrosa uraren txupitoa.
  • Hostopila krepea sagar krema karamelatuarekin.
Aukeratutako ardoak:
  • Gomarizeko Kotoa J.D. 2006
  • Gomarizeko Abadia J.D. 2005
  • San Quirceko Abadia, ardo ondu beltza 2004
  • Yllera Garcilaso Upeltegiak, Toroko J.D.
  • Kafea
  • Atxa likore-destilategia

Aurtengo pintxorik onena herri bozketaz aukeratzeko aukera jada zabalik

Gogorarazten dugu bezero eta kontsumitzaileen garenon ustez aurtengo edizioko pintxorik onena aukeratzeko bozketa herrikoia zabalik dagoela atzotik. Internetez baliatuz bere iritzi eta botoa eman nahi duen orok, orain du aukera Web gune korporatibo honen bitartez. Bozketa zabalik egonen da ostiraleko gauerdira bitartean. Halaber, bozkatzeko aukera ere izango da larunbatean, azokan bertan jarriko den hautestontzian. Guztioi, on egin!

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da