Gastronomia Jardunaldiak mailarik gorena lortuko bihar azokarekin

20.06.08
Gizartea

Gastronomia Jardunaldiak programaren erdia gainditu dute. Bihar mailarik gorena lortuko dute plazan egingo den azokaren zortzigarren edizioarekin. Berrogei erakusle bilduko dira herriko plazara bere produkturik gorenenak erakutsi eta dastatzera emateko. Aukera zabala egongo da, besteak beste, jatorrizko izendapendun ardoak, sagardoak, txakolinak, olioak, pateak, zizak, marmeladak, orein okela, gaztak, hestebeteak, keztatuak, gozoak, txokolatea eta beste hainbat produktu. Batzorde antolatzaileak saria emango dio postu onena jartzen duenari.

Hamabi eta erdietatik ordu bietara bitartean Euskal Birusa elkarteak hilero antolatzen duen “Ermua kantuan” izeneko ekimen eta kalejiran parte hartu eta gozatu ahal izango dugu, jan-edana eta musika edo kantua uztartzeko ohiturari eutsi, aurtengo gastronomia ekitaldietan.

 

Arratsaldean, herriko elkarte gastronomiko eta kulturalen arteko bakailao txapelketa izango da. Lehiaketa babesleak dira ondoko etxeak: Elgoibarko Bacalao Alkorta, 5 Valles olioa eta Covila upeltegiak. Parte hartzaile guzti-guztiek Errioxako Covila upeltegira txangoan joateko saria irabaziko dute. Horrez gain, irabazleari 300 euro eskudirutan eta diploma emango zaizkio. Arratsaldeko zazpietatik aurrera Errotabarri Eskubaloi klubeko kideek txistorra eta edaria salduko dute € 1,50en truke. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua herriko kirol elkarteari emango zaio, bere urteko jarduera finantzatzeko. Aldi berean, kirola sustatzeko xedez, eskubaloi txikiko partidak jokatuko dira hamabi urteko gazteentzat. Irulitxa txarangak ekitaldia girotu eta musikaz lagunduko du.

Gaur txakolinari buruzko ikastaroa eta dastatzeaz

Gaur arratsaldean, Talai-Berri upeltegiko enologo eta ugazaba den Bixente Izagirrek txakolin mota ezberdinei buruzko hitzaldia emango du eta ondoren dastatzean ere gidatuko gaitu. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zortziak laurden gutxiagotan eta erdietan. Ekitaldia zuzeneko musikaz girotuko da, Spiccato soka laukoteak joko baitu dastatzea egiten den bitartea. Azken hau liburutegiko sarreran egingo da.

Programaren zehaztasunak ikusi ahal izateko, sakatu beheko informazio gehiagoren atal eta lasterbidean. Pdf formatuko dokumentua irekiko da lehio berri batean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza