Zentzumen biren uztarketa

25.06.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak amaitu berri ditugun gastronomia jardunaldiak oso positibotzat baloratu ditu. Zerbitzua pozarren agertu da, Lobiano Elkartearekin batera antolatutako ekintzetan parte hartze handia izan dela eta ekitaldion ondo atera direla.

Zapore tailerrean, esaterako, aurreikusita zeuden pertsona kopurua baino gehiago onartu ziren, interesaturik zeuden guztiei kabida emate arren. Txakolin ikastaro eta dastatzean ere jendetza bildu zen eta oso interesgarria suertatu zen. Zarauzko Talai-Berri upeltegiko Bixente Izagirrek ardo hori gozatzeko nola dastatu behar genuen irakatsi zigun eta baita Bizkaiko eta Gipuzkoakoaren artean dauden ezberdintasunak. Jarraian, txakolin dastatzea egin zen udal liburutegiko sarreran, oso giro alaian. Dastatze hori, "Spiccato" musikari laukoteak girotu zuen. Jendea oso gustora Egon zen.

Azkenik, liburutegiak larunbatean jarritako postutik ere, jendetza pasa zen eta horregatik, lankideek helburua betetzat jo dute.

Liburutegiaren sarreran txakoli-dastaketa Udal liburutegiak Gastronomi Jardunaldietan ipini duen postua

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez