Aurtengo aurrekontu orokorra onartu du Udalbatzak

26.06.08
Erakundea

Ermuko Udalbatzak ia 32 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartuko du, egin berri duen azken ohiko Osoko Bilkuran. Onarpenak PSE-EE-PSOE eta EB-B taldeko partaideen botoekin atera da aurrera, PP eta EAJ-PNV taldeek abstenitu egin baitira. Carlos Totorika alkateak 2008ko aurrekontua defendatu du eta “presta zitekeen onenetarikoa eta onargarrienetakoa” dela esan du. Alkatea aurrekontu hori aurkezteaz harro dagoela esan du, “anbizio handikoa, serioa eta zorrotza” delako.

EB-B alderdiak baiezkoa eman die aurrekontuei “herriaren etorkizunerako apustu garrantzitsua direlako eta alderdiak aspaldidanik eskatzen ari den lan ildoak jarraitzen dituelako”, Jose Luis Gimenoren esanetan. Horrek bere atsegintasuna agertu du, aurrekontuetan “alokatzeko etxebizitzak egitea", besteak beste, aurreikusi baita.

Abstentzioaren alde egiten duten bi alderdiek, aurrekontuan aurreikusitako proiektu eta helburuekin bat datoz bilkuran azaldu dutenez, horiek interes orokorrekoak baitira. Nolanahi ere, baiezkoa ez emateko PPk arrazoi metodologikoak argudiatu ditu. PPko bozemaile den Fernando Lecumberrik azaldu duenez erabakia hartzea konplikatua izan da. “Herriaren etorkizunari begira proiektu onak proposatzen dira. Aurrekontuaren gehiengoarekin ados gaude. Baina, ez gatoz bat bere analisi metodologikoarekin” adierazi du.

Alderdi politikoek bat datoz zehaztutako helburuekin eta bakar batek ere ez du aurrekontuaren kontra bozkatu

EAJ-PNV alderdiak, Maider Totorikaren bitartez, abstentzioaren arrazoiak azaldu ditu. Esan duenez babesik ez ematearen arrazoia aurrekontua aurkezteko prozeduran datza. Maider Totorikaren ustez, “aurrekontua berandu aurkeztu da, presaka ibili gara, emendakinak aztertzeko denborarik izan gabe”. Talde jeltzaleak guztira 300.000 euro egiten dituzten hainbat partida konpromiso kreditu gisa aldatzeko proposamena luzatu du, Foru Aldunditik etorriko zaizkigun diru-sarrerak urriagoak izango direla, badakigulako”.

Udalbatzaren aurrekontu orokorrak barne hartzen ditu udalaren eta honen erakunde autonomiadun eta sozietate publikoen aurrekontuak. Udal aurrekontuak izango du diru-kopururik handiena, honen zenbatekoa 23 eta erdi milioi euro baitira. Udal Euskaltegiak 267.211 euro izango ditu, Proimersa udal sozietatearen zuzkidura zertxobait gehiago; 2.894.000 euro. Promosa sozietateak 7.612.000 euro izango ditu eta, azkenik, Udal Kirol Erakundeak, milioi bat eta erdi pasatxoko aurrekontua izango du. Ezabatzen den lanpostua, Ingurumeneko Teknikariarena izan da.

Aurrekontuarekin batera, hori egitaratzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartuko dira. Horretan zazpi aldaketa jaso dira, sei lanpostu sortu eta bat ezabatu egin baita. Sortzen diren lanpostuak ondokoak dira: komunikazio elektronikoko teknikari ertain 1, normalizazioko teknikari ertain 1, zuzendari plaza bi, bata Hirigintzarako eta bestea Ekonomi, Sustapen eta enplegurako, aparejadore lanpostu 1 eta Hirigintzako kudeatzaile 1.

 

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du