Liburutegiak orduak eta zerbitzuak udari egokituko dizkio

01.07.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere ordutegia egokituko du opor eta udako beharretara egokitzeko. Halaber, arrazoi berberagatik mailegu zerbitzuan epe eta kopuruak malgutu eta luzatuko ditu, kanpora edo bidaiara goazen bazkideok lasaiago ibil gaitezen. Hori horrela, gaurtik bertatik aurrera ordutegia egokitu eta ondoren adierazten den bezala utziko da:

 

Uztailean hilabetea bitan zatituko da. Horrela, uztailaren 1etik 14ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko da. Goizean 9:00etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hortaz, eguerdian zerbitzua itxita egongo da.

Aldiz, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita irailera arte.

Maileguen sistema malgutu egingo da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez

Bestalde, liburutegiak erabiltzaileei gogorarazten dizkigu, arrazoi berberarengatik, mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dugu nagusi. Horri esker, edonora oporretara goazenok ale gehiago eta denbora gehiagoz eraman ahal izango ditugu. Ezarritako arauak dioenez, gehienez 3 ale eta hamabost egunetarako har ditzakegun, arren, kopurua nahiz denbora bikoiztu ahal izango dugu, erabaki horren indarrez, azken helburua irakurzaletasuna bultzatzea baita.

Gure udal liburutegiak neurri horiek aplikatzen dihardu eta erabiltzaile eta bazkideek oso atseginez hartu izan ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez