Ermuak bere babesa eman dio Donostiari, -2016an Kulturaren Europar Hiriburua- izendatu dezaten

04.07.08
Erakundea

Ermuak bere basesa eman dio Donostiari, “2016an Kulturaren Europar Hiriburua“ lortzeko lehian. Udalbatzak aho batez eta adostasun osoz hartu du Osokoak egindako azken bilkuran. Akordioan udalak bere babesa ematen dio Donostiari Europako 2016ko kulturaren hiriburu izateko hautagai gisa. Halaber, herritar, ekonomia eta gizarte eragile guztiei eskatzen die proposamen horren aldeko ahalegina egiteko, gizabidez eta sormenez, azken emaitza ona izan dadin”.

Udalbatzak onartutako irizpenean ondorengo kontsiderazioak jasotzen dira: Gipuzkoa eta gipuzkoarrak Donostiaz harro daude, kultura bizitza handia dutelako ekonomiaren motore gisa eta gizarte kohesioa egituratzeko elementu gisa, eta baloreen hezkuntzarako oinarrizko ardatz gisa, bai eta gizabanako zein taldeen garapenerako ardatz gisa ere. Europako hiriburu izateko hautagaitza, halabeharrez, berrehungarren urteurren honi lotua dago: 2013an hiriaren suntsiketa zoritxarrekoa oroituko dugu. Beraz, bi helburu handi ditugu etorkizunean: inguruabar politikoen gainetik daude, eta herritar guztien eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko erakunde guztien laguntza behar dute”.

Aurrerago, ondokoa esaten da: “Gipuzkoa eta gipuzkoarrak Donostiaz harro daude, kultura bizitza handia dutelako ekonomiaren motore gisa eta gizarte kohesioa egituratzeko elementu gisa, eta baloreen hezkuntzarako oinarrizko ardatz gisa, bai eta gizabanako zein taldeen garapenerako ardatz gisa ere. Donostiak ekipamendu txiki eta handien aldeko apustua egin du, eguneroko kultura eskaintza aberatsa eta askotarikoa du, eta asmo handiko proiektuak daude, oraingo eta gerorako. Proiektu horiek Donostia kulturan aitzindari izatea eta Europara hedatzea bultzatuko dute, eta, ondorioz, Euskadi gure lurraldea ere bai. Horri guzti horri ondokoa ere gehitzen zaio; “Donostiak, hiri gisa, badu eskarmentu berezi bat: bi kultura-maila elkarrekin bizi dira, euskal kultura eta gaztelaniazkoa. Halaber, Donostian, bakearen aldeko kulturak eta hezkuntzak indarkeriari eta fanatismoari aurre egin nahi dio; bakearen kulturatik abiatuta heziz, gizabidearen ardatzetan sakonduz, eta aniztasuna nahiz kultura-aniztasuna errespetatuz, herritarrak askeak, jantziak eta eraman onekoak izateko”. Hortaz, arrazoi horiek guztiak aintzat harturik, Ermuak bere babesa eman dio Donostiak aurkeztutako hautagaitzari.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du