Liburu multzo bat kalean utziko du udal liburutegiak datozen egunetan
Berrogeita hamar liburu kalean aske utziko du udal liburutegiak datozen egunetan. Ekimenari “Ermua Liburu libreak” izena jarri zaio eta bigarren urtez gauzatuko da. Mundu zabalean zehar “Bookcrossing” izenaz da ezaguna ekimen hori, eta norbanako batek irakurritako liburua leku publikoetan uztean datza, edozeinek hartu eta irakurtzeko aukera izan dezanm, amaierarik gabeko katea osatuz. Ekimena mundu guztian zehar hedatu da eta irakur zaletasuna sustatzeko xedea du, modu atsegin, dibertigarri, merke eta ezberdin batean oinarriturik, ezagutza eta kultura elkar konpartitu ahal izateko.
Liburutegiak aurten kalean aske utziko dituen liburuak euskaraz nahiz gaztelerazko eleberriak dira. Aleok adin multzo ezberdinentzako aproposak dira, haur, gazte nahiz helduentzako liberatutakoak baitira. Kaleetan zehar utziko diren aleetako batzuk ondorengoak dira: Mariasun Landaren, “Festa aldameneko gelan”, “Harry Potter y el misterio del príncipe” de J.K. Rowling, Pedro Zarralukiren “Un encargo difícil”, Mary Higgins Clarken “Dos niñas vestidas de azul” edo Unai Elorriagaren “Sprako tranbia”.
Liburuak kaleetan utziko dira uztailaren 14 eta 15eko ordu ezberdinetan, udalerriko hainbat lekutan. Aleak plastikozko poltsatan babestuta utziko dira, eguraldiak kalterik egin ez diezaien. Gainera, ‘aske utzitako aleak’ direla adieraziko duen pegatina bana eramango dute.
Udalak herritarroi animatu egiten digu ekimenean parte har dezagun, liburu batekin topo eginez gero, jaso irakurri eta berriz ere, kaleko lekuren batean utz dezagun, beste edozein herritar hartu, irakurri eta gozatzeko aukera izan dezan. Bestalde, herritarrei gogorarazten die libururik aske utzi nahi izanez gero pegatinak doan jaso ditzaketela udal liburutegian bertan, gero hobeki deritzaten lekuan libre uzteko.
Bestalde, jardueraren sendotzeari begira, bloga ere prestatu eta martxan jarri du, liburuen fitxak bertan eskainiz. Blog ahorren bidez herritarrok alea non eta Nola jaso izan dugun kontatzeko aukera izango dugularik, ekimenaren inguruko iritzia azaltzeko edota non edo nola bueltatzeko asmoak azaltzeko. Foro egonkorrago bat eratzeko asmoa dago, irakurketarekin gozatzeaz gain, zaleok esperientziak elkar konpartitu ahal izateko. Norberaren iritzia emateko liburu bakoitzaren sarrerara joan beharko dugu. Blogaren sartzeko helbidea ondokoa da: http://libroslibresermua.blogspot.com. Horretara heltzeko bi modu daude, bata, URL edo helbidea zuzenean idaztea edo, bestela, udal web gune honetan liburutegian duen atalaren bidez: http://www.ermua.es/biblioteca.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo