Opor-bidaietarako liburu, mapa eta giden aukera zabala

10.07.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak hiri ezberdinetako plano, kale-izendegi eta errepide gidak eramaten utziko dizkie bezero direnei, beren opor bidaietara eraman ditzaten. Liburutegiak jakin badaki, urtero horrelako materialen eskari handia izaten dela oporrak gero eta hurbilago daudenean, horregatik hainbat materiala bildu eta zerbitzuko gune berezitu batean bildu ditu. Material horretan planoak, mapak, kale-izendegiak eta beste hizkuntzatan oinarrizko komunikatu ahal izateko ale bereziak daude. Interes-gune berri hori bidaiei dedikaturiko atal iraunkorra indartzera dator.

Liburutegiak azken asteetan oporren gehien bisitatzen diren hirien planoak eskuratu ditu. Planook erraz erabiltzekoak eta ezin daitekeen materialaz egindakoak dira; bertan hiri ezberdinetako datu orokorrak, turistikoak eta kale-izendegiak, eta garraiobideen sareak dakartzate, informazio osagarri gehiagorekin batera.

Materialaren artean zenbait herrietako errepide mapak ere daude eta herrialde horietako hizkuntzan komunikatu ahal izateko elkarrizketa gida eta hiztegitxo marrazkidunak. Hiztegitxo horiek kasu gehienetan oso erabilgarri eta praktikoak dira, argitaratu berriak izateaz gain testu hutsak erabili ordez marrazki eta piktogrametan oinarritzen baitira.

Material hori guztia, maileguan har eta eraman dezakete liburutegiko bazkideak, opor bueltan itzultzeko aukera izanik. Gainera, liburutegira joaten direnek bidai aldizkari zenbaiten zenbaki zaharkituak doan eraman ahal izango dituzte, bidaia prestatzeko lagungarri izango zaizkienak.

Argazkian bidaiak prestatzeko hainbat material ikus dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"