Pala txapelketako finalak gaur jokatuko dira

21.07.08
Kultura eta Gazteria

Pala txapelketako finalak gaur arratsaldean jokatuko dira. Partidak Orbe Kardinalaren plazako frontoian jokatuko dira, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Euria egiten badu, ikuskizuna Aritzmendiko frontoi itxira lekuz eramango da. Finalak ikusmina piztu dute herrian, A mailako partidan bikote ermuarra baitaukagu. Bikotea, Vidaurre eta Arrarte txapeldunek osatzen dute, aurten ere txapelari eusteko asmoarekin kantxaratuko direlarik. Finaleko partidetara ailegatu direnek 600 euro banatuko eta garaikurrak jasoko dituzte, garaileek jantziko dituzten ohiko txapelez gain.

Jaialdiari hasiera emango dio bigarren mailako norgehiagokak. Partida honetan Lander eta Eneko bikote eibartarrak osatutako bikotea, Basauriko Mertxan eta Lorenterekin neurtuko dira. Irabazleek, txapela, garaikurra eta saria eta 150 euro eskuratuko dituzte. Txapeldunordeek berriz, garaikurra eta 75 euroko saria hainbanatzeko.

Lehen mailako partidari dagokionez, horretan iazko txapeldunak eta titulu hori eskuratu nahi dutenak arituko dira nor baino nor. Iazko bikote txapelduna Miguel Vidaurre eta Roberto Arrartek osatzen dute, tituluari eusten saiatuko direlarikk. Horretarako Zornotza eta Laudiotik hurrenez hurren datozen Ellakuria eta Undak osatutako bikoteari irabazi beharko diote eta ez dute lan samurra izango. Irabazleek txapela, garaikurra eta 250 euro eskuratuko dituzte-. Azpi txapeldunek berriz, garaikurra eta 125 euro, hainbanatzeko. Onenek irabaz dezatela, ikuskizuna on bat ikusi eta inork minik ez dezala hartu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin