Ia 5500 pertsonek erabili dituzte Abiapuntu bulegoko zerbitzuak lehen hiru hilabeteetan
Abiapuntu-Punto de inicio izeneko udal bulego berriak bere existentziako lehen hiruhilekoa bete du, iragan apirilean ateak zabaldu zituenetik. Denbora horretan azpiegitura herritarren artean ezagutzera eman da eta egun gure udal administrazioaren beste adarrean bihurtu zaigula. Hori horrela da, herrian erabat errotu baita, orohar eskaintzen duena abantailak baitira: erosotasuna, irisgarritasuna, eta denbora nahiz eliz bueltak eman ibiltzeak murrizten baititu. Bulego berri zentralizatu horretan Erregistro Orokorreko eta Estatistikako kudeaketak egin daitezke, baita udal tasak edo zergak ordaindu eta hirigintzako lizentziak bideratu ere. Oinarrizko lehen hiruhileko hori bete eta gero, bere ibilbidearen eta eskainitako atentzioaren datuak egitea zilegi da, egin diren bisita eta izapide kopuruetako estatistiketan oinarriturik. Laburbilduz, esan dezakegu lehen hiruhileko horretan ia 5500 pertsona pasa direla Abiapuntu bulegotik, hainbat kudeaketa egiteko.
Abiapuntu; lau gauza batean: Erregistroa, Estatistika, ordaintze-kobratzeak eta hainbat lizentzia
Bulego horretan Ermuan bizi edo bertan lan egiten duten herritarrei zuzendutako oinarrizko zerbitzurik gehienak zentralizatu dira. Bulego berri zentralizatu horretan Erregistro Orokorreko eta Estatistikako kudeaketak egin daitezke, baita udal tasak edo zergak ordaindu eta hirigintzako lizentziak bideratu ere. Abiapunturen lehen hiruhileko horretan bertatik pasa diren pertsonen kopurua 5408 da. Bertan eskaintzen diren zerbitzu guztietatik ez da bat besteen gainetik gailentzen. Zerbitzu horietan guztietan mila pertsonatik gora atenditu izan baitira. Etorritakoetatik, gehien eskatu dutena ziurtagiriak izan dira, mila eta bostehun eskaerekin eta, aldiz, urriena agiriak erregistratzea, mila eta berrehun eskaerekin. Hortaz, oso pareko eta berdintsu guztiak. Herritarrak zerbitzura sartzen direnetik atendituak izan bitartean itxaron beharreko denboraren bataz bestekoa, minutua eta zortzi segundotakoa da. Aldiz, pertsonei eskaintzen zaien atentzioaren bataz bestekoa, zazpi minutu eta 46 segundo. Jende gehiena etortzen den orduari dagokionez, goizeko lehenak eta goiz erdia izaten dira batez ere, 9:00 etatik 11:30etara bitartean, hain zuzen ere. Ordu tarte horretan, pertsonen %80 etortzen da.
Erabiltzaileek bikaina eman diote instalazioei eta atentzioari
Abiapuntura etortzen direnek gogobetetze inkesta betetzeko aukera dute. Inkesta horretan instalazioei, langileei edo antolakuntza aspektuei buruz duten iritzia galdetzen zaie. Ekainaren 30era bitartean bulegotik pasa direnetatik 68 pertsonek erantzun izan diote galdetegiari. Jasandako erantzunak oso positiboak dira eta horietan bildutako balorazioa kasu guztietan 8 puntuen gainetik kokatzen da. Hobeto baloratzen diren aspektuak ondoko hauek dira:
Abiapuntuko zerbitzuari erabiltzaileek ematen dioten puntuazio orokorra 8,61 da.Eta bertako zerbitzuari gainerako administrazio zenbaitek eskaintzen duenarekin alderatuta, herritarrek emandako puntuazioa 8,69 da.
Esandako guztia txosten batean jasotzen da, grafiko eta guzti. Hori osorik ikusi nahi baduzu, sakatu beheragoko informazio gehiago lasterbidearen gainean. Agiria pdf formatean irekiko zaizu leiho berri batean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua