Ikerketa batek herriko airearen kalitatea aztertuko du

28.08.08
Ingurumena

Ingurumeneko udal zinegotzigoak Ermuan arnasten dugun airearen kalitatea zenbaterainokoa den jakiteko, datu bilketa egiteari ekin dio. Datu bilketa” Toki Agenda 21” ekimenaren barne txertatzen da, bertako ekintza batean aireak due kalitatearen inguruko datu bilketa proposatzen baitu, etorkizunean eta datuok abiapuntutzat harturik alor horretan hobera egiten lagunduko duten jardueran egiteko asmoz. Datu bilketa aurrera ateratzeko Ingurumen zinegotzigoak laguntza eskatu dio Eusko jaurlaritzari eta, horri esker, Ingurumen Sailburuordetzaren lankidetza lortu du. Horri esker, jaurlaritzak unitate mugikor bat ekarri eta gure kaleetan lanean jarri du. Unitatea hori, duela pare bat astetik hona, Bizkaia Etorbideko plazatxoan kokatuta dago, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko egoitzaren –Torreta Etxearen- aurrez aurre. Lehenago eta hilabetez, San Pelaio auzoko parkean egon da, udal kiroldegiaren eta biktimen omenezko monumentuaren aurrean.

Unitate mugikor bat laginak hartzen jardun du azken hilabete eta erdian

Unitate horrek gure kaleetako aire laginak jasotzen ditu, horiek analizatu, baloreak erregistratu eta bere osagarri eta ezaugarrien berri ematen dio Jaurlaritzari, datu guztiak ordenadore nagusi batera transmitituz. Unitate hori gure kaleetan egonen da datorren iraileko erdialdera bitartean. Unitatea horrek filtrazioak, neurketak eta analisiak egiteko aparailuez hornituta dago, jasotako datua eta gorabehera guztiak automatikoki transmititzeko gauza izateaz gain. Ekipoak airean partikula zatikiak dauden eta airea osatzen duten osagaiak zeintzuk diren deskonposatu, esaterako, ozonoa, karbono monoxidoa edo sufre dioxidoa, besteak beste. Halaber, unitateak hozberoaren, erradiazio ultramorea edo airearen abiadura eta norabidearen berri ere jasotzen ditu, nahiz eta datu horiek osagarriak izan eta ez honako ikerketaren xede nagusia.

Emaitzak eta horien guztien balorazioa, datorren irailaren amaieran edo urriaren hasieran izango dugu.

Argazkian unitate mugikorraren kokapena ikus daiteke, Kaltxangoko bidegurutzearen alboan

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan