Komedia batek amaiera emango dio gaur aire zabaleko zinearen zikloari

28.08.08
Kultura eta Gazteria

Aurtengo zeru zabaleko zine zikloa gaur gauean bukatuko da. Gaurkoa aurtengo udako zortzigarren eta azken proiekzioa izango da. Gaur gauean komedia erromantiko bat proiektatuko da. Filma horren titulua ’27 dreses’ (27 soineko) da. Produkzioa iparramerikarra da eta ehun eta zazpi minutu irauten ditu. Zuzendaria Anne Fletcher da. Filmean, besteak beste, Katherine Heigl, James Marrsden, Malin Akerman, Edward Burns, Melora Hardin eta Judy Greer aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Euria eginez gero filma Santiago Apostolu elizaren atarian proiektatuko da.

Sinopsia

Jane (Katherine Heigl) ohorezko dama izan da bere bizitza guztian, bere bizitzan 27 aldiz bete baitu paper hori-. Dena den, ezkontza zeremonia ugarira joan izan den arren ez da inoiz emaztegaia izan. Orain, giroa korapilatu egiten zaio, bere ahizpak (Malin Akermanek) bere ametsetako gizonarekin konprometitzen denean. Jane pozik joaten da emaztegaiei laguntzera horien egunik berezienean. Bere laneko nagusiaz maiteminduta dago eta ahizpari bere amodioaren berri ematen dioen egunean, hau bien tartean sartuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz