Udaleko lan-taldeak herriko zenbait espaloi berritzen dihardu

29.08.08
Hirigintza

Udaleko lan-taldeak eta kontratatutako zenbait langilek herriko zenbait espaloi berritzen dihardute azken egunetan. Espaloiak altzatu eta berriak egin dira Diputazio kaleko zati luze batean, Ursolo zeharbidean eta Aldapan. Zatirik luzeena Diputaziokoa izan da, 17. etxebizitza pasata, udal kiroldegi aurrerainoko tartea osorik berria egin baita. Gaur goizean bertan, lan-taldeko lankideek Ursolo zeharbideko izkina egiten izan dira.

Jarduera hori, Enplegu Institutu Nazionala eta Toki-korporazioen arteko 2008. urteko hitzarmen-deialdiaren barne txertatzen da. Kontratatutako langileak sei hilabetez izango dira gurekin, kontratuok txanda bitan egingo direlarik. Langabetuak lan-munduratzen” izeneko proiektua garatuko du eguneroko pertsonal, aisia eta kultura eta erabilera kolektiboko zerbitzuei aurre egiteko.

Berritzen ari diren espaloi horiek kaskartuta eta oso irregular egon dira. Espaloiak zaharrak kendu eta berriak egin dituzte, granicem izeneko, granito eta gris koloreko baldosa erabiliz. Egon direnez arraiadunak izan dira eta kasu askotan irrits egiten zuten. Bide batez, kanalizazioak hobetu edo berriak sartzeko aprobetxatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke