Udako liburua aukeratzeko lehiaketa abian da
Udal liburutegiak aurtengoan ere “Udako liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek uda honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute. Irakurle eta liburutegiko bazkideek irailaren 30era bitartean dute epea beren proposamenak aurkezteko.
Parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Proposatu daitezkeen tituluak liburutegiak berak ekainean udarako proposamenez argitaratutako gidan gomendatzen zituenetatik edo bestelakoak izan daitezke. Azken aukera hori egiten dutenek, autorearen izena eta liburuari dagokion bibliografia-datuak adierazi beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek fitxak euskaraz nahiz gazteleraz betetzeko aukera dute.
Parte hartzaile guztien artean hainbat liburu zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, irailaren 30ean (ostirala). Jarduera honen bidez irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide da, irakurzaletasuna bere sustatzeaz gain.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez