Urari dedikaturiko gune berezia jarri du liburutegiak

09.09.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak urari dedikaturiko gune berezia jarri du. Bertara ura ardatz duen material ugari bildu eta eskaintzen du. Erakustoki horretan liburuak nahiz ikus-entzunezkoak eskaintzen dira. Materiala berrogeita hamar bat elementuk osatzen dute, horietatik hogeita hamar helduen atalekoak direlarik eta gainerako hogeiak haur eta gazteen atalekoak.

Helduen atalean tamaina handiko argazki liburuak, kiroletakoak (igeriketa, surfa, eta abar…) itsasoari loturiko lanbideak (arrantza, urpekaritza, eta abar…) nahiz klimatologia edo legeriari buruzkoak daude. Horiez gain, musikako disko konpaktuak eta dokumentalak ere eskaintzen dira, dvd formatuan.

Haurren ataletik, aldiz, gehien eskaintzen diren aleak ipuinak dira –batez ere txikienentzat- urari loturiko hitzak eta beren esanahia ikasterik izan dezaten, eta baita euriaren zikloa nahiz lurrunaren balioaz jabetu daitezen. Horiekin guztiekin batera, jakintza eta ezagutza landu eta areagotzeko liburukiak ere badaude, uraren inguruan planteatutako galderak bildu eta horiei erantzuna modu erraz eta jolasaren bidez ematen dietenak.

Material horiek guztiak maileguan hartu eta etxera eraman daitezke. Informazio puntu hori bi hilabetez mantenduko da, uraren eta baliabide naturalen inguruko sentsibilizazio areagotzeko xedez.

Udal liburutegiko puntu interesgarri berri bat

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez