Musika gertutik bizi ahal izango herrian gaurtik igandera bitartean

19.09.08
Kultura eta Gazteria

Ermuak nazionalitate eta estilo ezberdinetako hamalau talde bilduko ditu aste bukaera honetan, kaleko musika taldeen hirugarren topaketan. Ekimena udal kultura sailak antolatu du ‘Kalean’ lelopean. Programari gaur zazpietan emango zaio hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu.

Lehenengoa atzerritik etorriko zaigu eta bere izena ‘Bollywood Bras Band’ da. Europako lehen metal-banda indiarra da, nahiz Britainia Handitik etorri. Taldea osatzen duten 10 musikariek marka esklusiboa sortu dute hindi-pelikulen arrakasten, banghra-erritmoen eta metalezko konpoketekin, bestelako estiloz uztartu eta ingeles erara dantzagarri den errepertorioa moldatuz. Ordu bete beranduago, Andaluziatik datorkigun ‘La Banda de Brallan’ taldearen txanda izango da. 1997an eratu zen eta ordutik hona 1000 emanaldi baino gehiago eman ditu. Orotarako balio duen musikariek osatzen dute, funky errepertorioa eta bere showmanaren umore ona ezaugarri nagusi dituen banda martxoso eta dibertigarria. Banda guztiak Orbe plazatik abiatuko dira kalejiran.

Talde ugari aterako dira kalera datozen hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenak musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak India eta Britainiatik, Frantziatik eta Mexikotik etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikusi eta entzuteko aukera izanen dugu, Mexikotik etorritako Mariatxia eta guzti.Emanaldien zerrenda ondokoa da.

  • Irailaren 19an (ostirala)
    • 19:00 h: Bollywood Brass Band (India/Ingalaterra)
    • 20:00 h: La Banda de Brallan (Andaluzia)
  • Irailaren 20an (larunbata)
    • 12:30 h: Fouraleda (Ermua)
    • 13:00 h: "Alboka" Musika Eskolako Trikitilariak (Ermua)
    • 13:30 h: Suharri (Ermua)
    • 18:00 h: Bloco do Baliza (Madrid)
    • 19:00 h: Mademoiselle Orchestra (Frantzia)
    • 20:00 h: Mariachi Imperial Azteca (Mexiko)
  • Irailaren 21ean (igandea)
    • 12:00 h: Estructuras musicales de Etienne Favré (Frantzia)
    • 12:30 h: La Zarabandina (Gaztela-Leon)
    • 13:00 h: Turukutupa (Euskadi)
    • 18:00 h: Irulitxa (Ermua)
    • 19:00 h: Trikileku (Euskadi)
    • 19:30 h: Batucandi No Ar (katalunia)

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu