76 gaztek hasi dute ikasturte berria LHIKan

23.09.08
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak hasiera eman dio ikasturte berriari. Ikasturteari errekor batekin eman zaio hasiera, inoiz baino matrikula gehiago izan baititu. Guztira 76 gaztek eman dute izena, horietatik 46 gizonezkoak dira eta beste 30ak andrazkoak. Aurtengo ikasturtean irakatsiko diren espezialitateak hiru dira: automozioa, ile-apaindegia eta mekanizatua.

Ikasturte berriak hainbat aldaketa esanguratsu ekarri ditu berarekin. Aldaketen artean programaren egitura eta izena aldatu izana daude, EJko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartutako erabakia dela medio, ikastaroen izen berria ondoko hau baita: Lanbide Trebakuntzarako Hasierako Programak. Aldaketa horiei esker, orain ikasleek i. mailako titulua eskuratu ahal izango dute, hezkuntza arautuaren barne eta homologatua dagoena, eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziurtagiria eskuratzekoa ere.

Irakaskuntza orain arautua da eta titulu homologatua lortzeko balio du

Sustapen ekonomiko, enplegu eta trebakuntza sailaren bidez gure udala azken hamabost urteotan lanean jardun izan du araututako irakaskuntza utzi izan duten gazteekin eta lan mundura sartu nahi izan duten gaztekin lanean LHIKan.

Jose Luis Araujo alorreko zinegotzi eskudunaren hitzetan azken urteetako ibilbidea eta emaitzak oso positiboak izan dira eta emaitza horiek izan dira hain zuzen zerbitzua eskaintzen jarraitzeko arrazoi nagusia. Zentrotik pasa diren ikasleen %80 lan merkaturatzea lortu du eta beste %35ak hezkuntza sistemara bueltatu da, ikasten jarraitzeko. Azken horien artean, lanean hasi eta ikasten segitzea erabaki duten hainbat gazte kontatu daude.

Hezkuntza proiektu integratzailearen aldeko apustu sendoa

Ikasturte berria hastearekin batera, ikastegian hezkuntza-proiektu sozial bat ere abiarazi da. Horretan, gazteon hezkuntzarekin zerikusirik eta zeresanik duten eragileak inplikatu eta parte hartu beharko dute; hots; familiak, irakasleak eta gazteak, ikaskuntzan aurrera egiteko eta errespetuz elkarbizitzeko helburua lortu nahi bada behintzat. Hori horrela, ikasturtean zehar, eztabaidarako eta lanerako taldeak eratuko dira, zeintzuetan gazteentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratuko diren.

Elkar-lanean jarduteko proiektu berri horren adierazgarri aurreko aste amaieran Lobianon guraso, irakasle eta zuzendaritzaren artean eginiko bilera da. Lehen bilera honetan zentroaren proiektua eta bere oinarriak aurkeztu zaizkie gurasoei.

Argazkian Ermua-Mallabia LHIKko eta ile-apaindegiko ikasleak ikus ditzakegu praktikak egiten LHIKan irakasten diren programak zati teorikoa nahiz praktikoa dute

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker