Udazkenean Lobianon egingo diren tailerretarako izen ematea zabalik

24.09.08
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak zenbait tailer programatu ditu udazkeneko datozen hiru hilabeteetarako. Kulturak ekimena bere egin du eta Lobianon txertatu, herritar orori zuzendutako eskaintza zalean. Orain artean, horrelako ikastaroak gazteria sailak antolatzen zituen. Kultura alorrak proposamena foileto batera bildu du, zeina kaleratu eta aurkeztu berri duen. Argitalpenean Lobianon egingo diren eta espezialitate ezberdinetakoak diren lau tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi. Izenemateak zabalik daude.

Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan duten hainbat ikastaro eta berriren bat bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta ‘decoupage’ lantzeko teknikak proposatzen dira, urriaren 6tik abenduaren 15era bitarteko astelehenetan gauzatuko dena. Bigarren tailerra ere, aromaterapiaren teknikak lantzekoa izango da. Hau asteartero egingo da, urriaren 7an hasi eta abenduaren 9ra bitartean. Hirugarrena, artearen historia tailerra da, eskaintzako nobedadea. Asteazkenetan egingo, urriaren 8tik abenduaren 10era bitartean.

Laugarren eta azken proposamenak “breakdance” dantzatzen ikasteko aukera emango digu. Ikastaro hori urriaren 9tik abenduaren 11ra bitartean gauzatuko delarik. Ikastaro guztiak Lobianon emango dira, horietan izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroetan izena emateko pertsona bakoitzak 40 euroko kuota ordaindu behar du. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, izaera hori agiriez kreditatzen dituztenek, 25 € ordainduko dute. Tokiak mugatuak dira. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00 bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 11etatik arratsaldeko 3etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako informazio gehiago izeneko atalean jarri dugun foiletoa.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu