Jendetza atera du kalera, musika banden hirugarren topaketak
Nazioarteko kale-musika banden hirugarren topaketak arrakasta borobila lortu du. Ermuko kaleetan milaka ikusle izan da azken asteburuan, talde ezberdinen emanaldiei so. Jendetza ugari bildu izateko arrazoien artean, ezin ukatu eguraldiak ere asko lagun duela, ostiraletik igandera ateri eta epel egon baita. Kalean egoteko, giro oso atsegina. Musika herriko bazter guztiak harrotu ditu, goizetik gauera bitartean. Edizio honetan aukera izan dugu hamalau talde herrian bertan ikusteko. Talde ugari atera dira kalera, beren soinu eta erritmoak ere ugari eta anitzak izanik.
Aurtengoan ere, orotariko talde eta estiloen aldeko apustua egin da. Bertakoak ez ezik kanpo talde hainbat ekarriz. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi izan baitira. Nazioartetik etorriko taldeak India eta Britainiatik, Frantziatik eta Mexikotik etorri zaizkigu. Hemengoen artean eta herriko lau taldeez gain, Kataluniatik, Gaztela-leonetik eta Madriletik etorritako taldean zaizkigu. Udal kultura sailak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa eta jada hurrengoa prestatzeari ekingo diola iragarri du.
Asteburuan kalean izan gara, ikuskizunaz eta musikaz gozatzen eta atera ditugun argazki sorta dakartzagu ondoren. Bilduma horretan ostiral, larunbat nahiz igande arratsaldean jo zuten taldeak daude.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu